Argazki zaharren bilduma osatzeko bilketa egiten ari dira herritar batzuk

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Argazki mordoska bildu da orain arte baina badago oraindik ere uzteko aukera

Argazki zaharrak ikustea jende gehienarentzat atsegina delakoz, herritar batzuk bil­duma bat egiteari ekin diote, ondare hori gorde eta publiko egiteko asmoz. Horretarako, argazkiak bildu, digitalizatu eta CDetan argitara­tu nahi dira, eta erakusketa egiteko asmoa ere badago.
Erran behar da, ez dire­la etxeen erdiak ere argazkiak eman dituztenak, baina hala ere, argazki mordoska bildu da. Oraindik ere badu astia he­rriko jende eta bazterren irudiak eman nahi dituenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun