Uztailaren 23an egin zen Herriko Ostatuan, Guillermo Segurolaren eskutik, txistez hornitutako afaria. Lehenbiziko janariz ase eta gero, irriz ere bai. Noski, batzuk bertzeak baino irri gehigo eginen zuten, eta hainbatek txiste ezagunak bazirela bazion ere, kontalariak nahiko gatza paratu zien irria ateratzeko. Herriko trikitilariek ere aritu ziren Guillermok atsedena hartzen zuen tartetan girori eusten. Bertzalde, azkeneko urtetan bezala, 50 lagun inguru elkartu zen, gehien bat gazteak, Leurtzako urtegi bazterrean bazkaltzeko. Eguraldiak ere lagundu zuen, ilunabarrerako langarra hasi bazuen ere, guttienez bazkaltzeko ateria egon baitzen.