Herriko aizkolariak

Fermin Etxekolonea 2011ko irailaren 1a

Koldo Alduntzin

Euskal Herriko III. Mailako Aizkolari Txapelketako fina jokatuko du Joxeantonio Loiartek. Abuztuaren 17an izan zuen kanporaketa Azkoitian (Gipuzkoa) eta 50 urterekin sasoi betean dagoela erakutsi zuen, fina­lerako txartela lortuz. Bestetik, Patxi Mindegiak zituen bi erronketatik bakarra erdietsi zuen abuztuaren 21ean Erron. Alde batetik, kanaerdiko batekin Guiness errekorra ondu nahi izan zuen. Lehendik zegoen marka minutu bat eta 28 segundotan zegoen eza­rria eta Mindegiak bi segundotan hobetu zuen. Biga­rren­ ahalegina 45 ontzako enbor batekin Europako marka hobetzea zen. Ho­rre­tarako, 19 segundo eta 50 ehunen baino azkarrago moztu behar zuen, baina­ ez zuen lortu, 21 segundo behar izan baizituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun