Uztailean Pirinioetan

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Erreka

Uztail euritsua izan da aurtengoa, eta erran dutenez, 1960az geroztik euri gehien egin duena. Hilabete hondarra, ordea, eguraldi ederrarekin akitu zen eta aukera hori ez zuten alferrik galdu Erreka elkarteko mendizaleek. Haur, gazte, ez hain gazte, emakumezko, gizon... 35 laguneko kuadrilla animatu zen Pantikosako balneariora eta 2.756 metroko garaiera duen Bacias tontorrera joateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun