Errekako talde seniorra aste honetan hastekoa zen entrenamenduekin. Berritasun haundiena aulkian izanen da, Patxiku Ganboa entrenatzaile postura itzuli baita, Dani Urrozen hutsunea betez. Laguntzaile Luismi Apezetxea eta Felipe Ganboa izanen ditu. Gainerakoan, joan den denboraldiko oinarria izanen du taldeak eta Erreka Bn aritu ziren zenbait gaztek ere lehen taldean jokatuko dute. Gainera, aurreko denboraldian Lehen Maila Nazionalean aritu ziren Pascual Bertiz (Anaitasuna), Ibai Marizkurrena eta Javi del Villar (Beti Onak) taldera itzuli dira.
Bertzalde, aurredenboraldiaren barne, Lehen Maila Nazionaleko Anaitasuna taldea Donezteben egonen da hilaren 9tik 11ra. Aterpean lo eginen dute eta kiroldegian entrenatu. Irailaren 10ean lagunarteko partida jokatuko dute Errekaren aurka.