Haur eskolako langile berriak

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

0-3 urte bitartekoena den Askin Haur Eskolan abudo hasiko dira langile berriak lanean. Guztira 87 lagunek eman zuten izena jantokiko laguntzaile, garbitzaile, sukaldari edo hezitzaile gisa lanean aritzeko eta dagozkien azterketak gain­ditu ondotik, sei hauek­ izan dira aukeratuak. Jantokiko laguntzailea Mª Izaskun Garmendia izanen da; garbitzailea Mª Carmen Ganboa; sukaldaria Lourdes Mitxe­lena eta hiru hezitzaileak Maite Urreaga, Monika Etxebe­rria eta Oihana Elizalde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun