Hondakinen transferentzia planta egiteko proiektua onartu du Gobernuak

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Aurkeztutako lau alegazioak atzera bota ditu

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak behin betiko onarpena eman dio Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako hondakinak hartuko dituen transferentzia planta Donezteben eraikitzeko proiektuari. Ho­rre­tarako, proiektuaren aurka aurkeztutako lau alegazioak bertan behera utzi ditu. Udala, egu­rrarekin lanean aritzen den herriko enpresa bat eta bi partikular izan ziren alegazioak aurkeztu zituztenak, baina Toki Administrazio Departamentuak ez ditu onartu­.
Oteiza auzoan eraikiko da hondakinen tratamenturako transferen­tzia planta, 22,3 milioi euroko inbertsioa eginez. 2012rako mar­txan­ egotea aurreikusia dago.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun