Usategien inguruko hitzarmen berria sinatuko dute igandean Etxalar eta Sarako udalek

Irune eta Itsaso 2011ko irailaren 1a

Lizaietako zelaian eginen da jendaurreko ekitaldia

Etxalarko Usategietara bideratzeko erabil­tzen diren bederatzi trepak Sarako herri-lurretan daudelako, adostasuna bilatuz, funtzionamendu orokorra erre­gulatu nahi izan dute bi herrietako Herriko Etxeek, eta hala, hitzarmen berria sinatuko dute igande honetan, irailak 4, Lizaietako Zelaian, bi herrien artean.
12:00etan hasiko da ekitaldia eta jendaurrean eginen da. Bertzeak ber­tze, bi herrietako ehiztari eta usazaleen elkarteetako ordezkariak –eskopetarekin zein sareekin ehizatzen dutenak–, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko arduradun eta teknikariak eta Akitaniako Prefekturako ordezkariak gonbidatu dira. Sinadura ekitaldian, Ba­ttite Laborde eta Miguel Mari Irigoien Sara eta Etxalarko alkateek gai honen inguruko azalpenak ere emanen dituzte.
Hitzarmen berri honek indargabetu eta ordezkatu eginen ditu lehendik bi udalen artean zeuden hitzarmenak, 1959, 1984 eta 1990­ekoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun