Abeltzainen inbertsioen zorrak ordaintzeko dirulaguntzak emanen dira

Ttipi-ttapa 2011ko ira. 1a, 16:38

Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emanen ditu abeltzainen ustiategietako inber­tsioen zorrak ordaitzeko dirulaguntza gisa. Hartuko diren neurrien artean dago kredituak lortzeko behar den bermea ordaintzeko diru laguntza. Eskatutako bermearen %1,5erainokoa izan daiteke. Horrez gain, bi urtetan interesen hiru puntu finantzatuko ditu. Hau da, abel­tzain bati %4ko intere­sa duen kreditu bat ematen badiote, lehen bi urteetan interesen %1a soilik ordaindu be­harko du, gainerako Nafarroako Go­ber­nu­ak hartuko baitu bere gain.
Laguntza hauek Nafa­rro­ako Gobernuak abeltzainen sektoreko krisiari aurre egiteko ja­rri ditu martxan. Zereal eta pentsuen prezioaren igoera handia izan da eta ekoizpen kostuek ere goiti egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun