Uztailaren 26an, San Joakin eta Santa Ana egunean, aitatxi-amatxien eguna ospatu zuen Arkupeak elkarteak Aralarko San Migel santutegian, ia 300 bazkide bilduz. Mezaren ondotik, Arkupeak elkartearen batzorde berriko kide den Fernando Etxeberriak hartu zuen hitza eta, bertzeak bertze, Nafarroako Kutxaren Zuk Aukeratu, zuk erabaki proiektuan elkarteak aurkeztu duen 10.861 zenbakiari laguntzeko eskatu zuen. Aralarko ostatuan bazkaldu ondotik, zorionak kantatu zizkieten 72 urte bete zituen Sunbillako Eugenio Arretxeari eta 69 urte bete zituen Maria Dolores Eskudero goizuetarrari. Bazkalondoa Joxe Anjelen musikarekin girotu zen. 19:00 aldera abiatu ziren bueltan eta elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete autobus gidariei, emandako tratuagatik eta erakutsitako profesionaltasunagatik.