Lezo, Madril, Benidorm, Lodosa eta Lizarra bisitatuko ditu Arkupeak-ek

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 1a

Aste honetan Arantzazun eta Loiolan izan dira

Hilabete mugituak izanen dira iraila eta urria­ Arkupeak Elkarteko baz­kideentzat. Asteazken honetan Arantzazura eta Loiolara egitekoa zuten irteeraren ondotik, hilaren 14an, Gurutze Sainduaren Egunean Lezora joanen dira. Goizean meza entzun ondotik, kirol jaialdia izanen dute eta ondotik, Hondarribian bazkalduko dute. Dan­tzaldia ere izanen dute eta 20:00etan hartuko dute etxerako bidea.
Ondotik eginen dute bidaia Madril aldera joateko izanen da. Irailaren 16tik 23ra eginen dute egonaldia eta Madril ez ezik, inguruak ezagutzeko aukera izanen dute.
Irailaren 29tik urriaren 13ra, berriz, Benidormera joateko irteera antola­tu dute.
Aurreikusia duten hu­rrengo irteera Lodosa eta Lizarrara da. Kon­tserbak bisita­tu­takoan bazkaldu eginen dute.
 
Zuzendaritza berria
Uztailaren 1az geroz­tik, Pedro Bañares doneztebarra da Arkupeak elkarteko lehendakari be­rria. Berekin batera, hauek dira zuzen­daritza ba­tzordea osa­tzen dutenak: Ez­kurra­ko Fernando Etxe­berria lehendaka­riordea, Mª Isabel Mitxel­torena doneztebarra idazkaria, Joxe Oronoz iru­ritarra diruzaina eta bo­kalak : Juana Mª Bertiz (Donamaria), Pakita Mikelarena (Legasa), Gemma Gamio (Donez­tebe), Jose Mª Irazoki (Be­ra) eta Jose Luis Legarra (Doneztebe).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun