Zure ustez zergatik dute Sarako bestek horrelako fama?
Udako burrunbatik atera eta, gure artean berritz elkartzen gara giro herrikoian.
Aurtengoan zein izanen da zure egitaraua?
Familiarekin eta lagunekin egunaz gozatzea: aperitifa, bazkari eta musika entzutea, ahantzi gabe presoen aldeko elgarretaratzean parte hartzea.
Gaueko mundua ongi ezagutu duzu, nola ikusten duzu bilakaera?
Ez dut bilakaera txarrik ikusten eta konfidantza osoa daukat heldu diren belaunaldietan.
Sara herri euskalduna ote da?
Bai, alabaina ez dugu iraganari begira egon behar. Euskara gero eta eremu gehiago galtzen ari da. Guri dagokigu egoera hau berritzultzea.
Olhain ikastolaren sortzaileetariko bat izan zinen. Nola ikusten duzu gaurko egoera?
Poz handiarekin. Kopuru ttipi-ttipi batetik hasi baginen lekua bete betean hartu du herrian.
Axular ala Elizanburu?
Elizanburu niregandik hurbilago sentitzen baitut.
Kantari bat?
Patxi Saez, Mikel Urdangarin eta Bruce Springsteen hagitz maite ditut.
Zer afizio duzu?
Mahastiko lana eta arnoa egitea noski.
Bisitatu duzun tokirik gogokoena?
Ipar Tailandian Karen populuaren eskualdean Sarako bi lagunekin eginiko bidaia bat heldu zait gogora.
Sarako xoko kuttuna?
Bat erraitekotan Atxuria.
EH Bai abertzale koalizioaren buru izan zira. Nola ikusten duzu Euskal Herriko egoera politikoa gaur egun?
Bidea zaila izan arren, azken emaitzek itxaropentsu uzten naute. Estatu zapaltzaileek ez dute lortu gure herria isilaraztera, orain, bake bidean, urratsak eman ditzatela.