Eskubaloiko lehen mailako Sanco Anaitasuna Iruñeko taldearen prestakuntza aurredenboraldiaren barrenean irailaren 9 eta 11 arteko asteburua Donezteben emanen du. Hori aprobetxatuz, irailaren 10ean, larunbata, lagunarteko triangular edo hiru talderen arteko partida jokatuko da, Sanco Anaitasuna eta bigarren maila nazionalean ari diren Oberena eta Erreka taldeekin. 16:30ean, Erreka Oberenaren kontra ariko da. 17:30ean Sanco Anaitasuna Oberenaren kontra ariko da eta 18:30ean Erreka Sanco Anaitasunaren kontra.
Baina kirolaz gain, entrenatzaile, jokalari eta interesa duen edozeineri zuzendutako hitzaldi pare bat antolatu ditu Erreka elkarteak. Debaldekoak dira eta ez da zergatik bietara joan behar.
Ortziralean, irailaren 9an, 20:15ean “Etapa desberdinetako helburuak eta defentsa irekiak” izeneko solasaldia eskainiko du Fernando Gurich, Sanco Anaitasuna taldeko entrenatzaileak Doneztebeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren formazio-gelan.
Larunbatean, irailaren 10ean, 1000etatik 11:00etara “Lesioen prebentzioa eta oinarrizko tratamentuak” hitzaldia eskainiko du Carlos Villanueva, Anaitasuna taldeko fisioterapeutak kiroldegian.