Larunbat honetan, irailak 3, Nafarroako Koxkor Biltze Txapelketa jokatuko da Berriozarren, eta bortz kirolarik hartuko dute parte: Fernando Etxegarai (Bera), Andoni Lasaga (Etxalar), Eder Goldarazena (Berriozar), Iñaki Ekisoain (Berriozar) eta Unai Iantzi (Aniz).
Ilargi parkean ariko dira nor baino nor, 18:30etik aitzinera. Parte hartzaile bakoitzak 50 koxkor bildu beharko ditu, bi lerrotan paratuak.