Musika Eskoletan izena emateko epeak irailaren 1etik aitzinera zabalik

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 31

Irailaren 9ra arte izanen da horretarako aukera

Ikasturte berria prestatzen hasiak dira inguruko musika eskoletan eta hala, matrikulatzeko epeak ere laster zabalduko dira. Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan, erraterako, irailaren 1etik 9ra egiten ahalko da aurrematrikula, 09:30etik 13:00etara. Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan, berriz, irailaren 5tik 9ra izanen da apuntatzeko aukera, 11:00etatik 13:00etara Musika Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun