Usategien inguruko hitzarmen berria sinatuko dute igandean Etxalar eta Sarako udalek

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 31

Etxalar eta Sarako Herriko Etxeetako ordezkariak bilduko dira igandeko sinadura ekitaldian.

Larunbatean, berriz, subasta eginen da Etxalarren

Etxalarko Usategietara bideratzeko erabiltzen diren bederatzi trepak Sarako herri-lurretan daudelako, adostasuna bilatuz, funtzionamendu orokorra erregulatu nahi izan dute bi herrietako Herriko Etxeek, eta hala, hitzarmen berria sinatuko dute Lizaietako zelaian.

Etxalarko Usategietara bideratzeko erabiltzen diren bederatzi trepak Sarako herri-lurretan daudelako, adostasuna bilatuz, funtzionamendu orokorra erregulatu nahi izan dute bi herrietako Herriko Etxeek, eta hala, hitzarmen berria sinatuko dute igande honetan, irailak 4, Lizaietako Zelaian, bi herrien artean.

12:00etan hasiko da ekitaldia eta jendaurrean eginen da. Bertzeak bertze, bi herrietako ehiztari eta usazaleen elkarteetako ordezkariak –eskopetarekin zein sareekin ehizatzen dutenak–, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko arduradun eta teknikariak eta Akitaniako Prefekturako ordezkariak gonbidatu dira. Sinadura ekitaldian, Battite Laborde eta Miguel Mari Irigoien Sara eta Etxalarko alkateek gai honen inguruko azalpenak ere emanen dituzte.

Hitzarmen berri honek indargabetu eta ordezkatu eginen ditu lehendik bi udalen artean zeuden hitzarmenak, 1959, 1984 eta 1990­ekoak.

Aipatu, bertzalde, larunbatean subasta eginen dela Etxalarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun