Giro ederrean joan dira bost eguneko bestak

Ttipi-Ttapa 2011ko irailaren 1a

Bestetako irudi batzuk: txistulariak, idi proba eta herri bazkaria. Arantxa Iturralde

Kantu zaharrak abestuz egin da herri bazkaria aurten

Abuztuaren 5eko ilunabarrean Labaienen botatako altxaferoarekin hasi ziren bestak. Hortik au­rrera adin eta gustu guz­tietako jendearendako ekitaldiak izan ziren: sekula hutsik egiten ez duten aizkora apustuak ia egunero, dantzaldiak, haurrendako jolasak, tortilla eta postre lehiaketa, plater tiroketa, herri kiro­letan Larrea (82 urte) eta Iruntxiberri (73 urte)... Azken egunean, kantu zaharrekin girotutako herri bazkaria egin zen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun