Eguraldi eta giro ederrarekin joan dira Santiburtzio bestak

Maider Petrirena 2011ko irailaren 1a

Giro ederrean joan dira aurtengo Santiburtzioak ere. Maider Petrirena

Laguntza eman dutenei eskertu nahi die Ulibeltzak Elkarteak

Eguraldi onarekin hagitz ongi joan dira aurtengo bestak. Ekitaldi andana izan da, baina guztien artean badira aipamena merezi dutenak.
Abuztuaren 11n egin zen Ramon Latasa Saria eta hiru mailetako aizkolariak bildu ziren: helduetan Arrospide eta Lopez izan ziren irabazle; gazteetan Oihan La­rretxeak eta Arkaitz Olanok lortu zuten txapela eta gaztetxoetan –lehen aldia zuten gure herrian parte har­tzen zutela– Iker Vicente izan zen garaile. Egun berean, Meza Nagusia eta gero, he­rriko dantza­riek eta erral­­doiek emanaldi polita eskaini zuten jendearen gozamenerako.
Aurtengo bestetako berrikuntza abuztuaren 13ko espuma besta izan zen, eta hagitz arrakastatsua eta polita atera zen. Egun horretan egin zen peñen bazkaria ere eta giro ederrean joan zen, herrian barna ura-ura­ eskatuz, Jaiak txaran­gak alaiturik ibili ziren.
Eta lerro hauen bidez, Ulibeltzak Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie laguntza eman eta lagundu dutenei: Maria Jesus Harategia, Lizun Gaztandegia, Oreberri Okindegia, Udala, Marisol denda, Maribel denda, Amaia Ileapaindegia, Ariztigain Kanpina, Ittur­buru Ostatua, Espelosin Eraikuntzak, Gaz­mendi Eraikuntzak, Sasoi Eskabazioak, Ruiz denda, Zaldua, Kontxa Gasolindegia, Renault eta Apez­tegia Berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun