Derrigorrezko Hezkuntzan ikasiko duten Nafarroako 63.000 ikasleek ez dute eskola libururik ordaindu beharko ikasturte honetan, Nafarroako Gobernuak horrela erabaki duelako. Baina 2012/2012 ikasturterako liburuak eskuratzeko sistema berriro eztabaidatuko dutela ere jakinarazi dute. Hurrengo ikasturtei begira, liburuak dohainik izan beharrean, errenten araberako dirulaguntzak paratu nahi dituzte eta liburuen beka sistema ere aldatu nahi dute, Gobernuaren arabera, “benetan beharrean daudenengana iristeko”.
Dena den, Sortzen Ikasbatuaz-ek Gobernuaren aldaketen aitzinean kezka azaldu du. Hainbat ikastetxek salatu dutenez, Euskal Herria kontzeptua erabiltzen duten eskola liburuak baztertu egiten dituelako lege berriak.