2011ko Andremariak giro ederrean joan dira. Aurtengoan herriko gazteek eman zioten hasiera besteei antxaferoa botaz; hauek baitira herri afaria eta asaua antolatzen dituztenak. Aurtengo ekitaldi arrakastatsuenak herriko dantzarien saioa, gazteen arteko kirol desafioa, eta nola ez, bezperako herri afaria eta Asaua izan dira. Egitaraua osorik bete da eta kontent agertu dira antolatzaileak.