Errekako talde seniorrak gaur, asteartea, hasiko ditu entrenamentuak, 20:00etan kiroldegian. Berritasun haundiena aulkian izanen da, izan ere, Patxiku Ganboa ariko da berriz ere entrenatzaile lanetan, Dani Urrozen hutsunea betez. Laguntzaile lanetan, berriz, Luismi Apezetxea eta Felipe Ganboa ariko dira.
Joan den denboraldiko oinarria mantenduko du talde nagusiak eta Erreka Bn aritu ziren zenbait gaztek ere lehen taldean jokatuko dute. Gainera, aitzineko denboraldian Lehen Maila Nazionalean aritu ziren Pascual Bertiz (Anaitasuna), Ibai Marizkurrena eta Javi del Villar (Beti Onak) taldera itzuli dira. Hala, Errekatik jakinarazi dutenez, “ilusioz beterik eta indarberritua izanen dugu aurten Erreka. Taldearekin aunitz disfrutatzeko aukera izanen dugula ematen du, baina hori kantxan demostratu beharko da...”.