Construcciones Mariezcurrenak parte hartuko du AHTaren Cadreita-Villafranca/Alesbes zatiaren eraikuntzan

Ttipi-Ttapa 2011ko abu. 24a, 12:03

Construcciones Mariezcurrena eta COMSA enpresek eginen dute Tuterako merindadean Cadreita eta Villafranca/Alesbes herrien artean 8,58 kilometroko luzera izanen duen AHTaren trenbide zatietako bat. Berez, Nafarroako erriberan Abiadura Handiko Trenak izanen duen lehenbiziko tarte honek 14,7 kilometroko luzera izanen du osotara eta bi fasetan eraikiko da. Oraingo hau, lehenbiziko fasea izanen da eta enpresa talde honek pasatu duen proposamen ekonomikoa Foru Administrazioak argitaratutako eskaintza baino %30 merkeagoa izan da. Horrela, Nafarroako Gobernuak 42,4 milioi euro eskainiak zituen eta bi enpresa hauek 30 milioi ingurutan egitea onartu dute.

Ondoko egunotan eginen dute kontratuaren sinadura eta 28 hilabeteko epea izanen dute obra egiteko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun