Usopop jaialdia eginen da larunbatean Saran

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 26a

Euskal Herriko eta kanpoko musika taldeak entzuten ahalko dira larunbatean Saran.

Usopop musika jaialdia Sarako Lizarrieta lepoan eginen da eta Euskal Herriko eta kanpoko taldeak gonbidatu dituzte, bertzeak bertze: François and the Atlas Mountains, The Suicide of Western Culture, Mars Red Sky eta Euskal Herriko Mobydick eta Mursego.

Usopop musika jaialdia eginen dute larunbatean Lizarrieta lepoan. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak ariko dira, eta antolatzaileen hitzetan musika independentea egiten duten musikariak izanen dira, hala hola, François and the Atlas Mountains, The Suicide of Western Culture, Mars Red Sky eta Euskal Herriko Mobydick eta Mursego.

18:00etan hasiko dira ekitaldiak. Hasteko animazioak izanen dira haurrentzat, eta ondotik, Lizarrietako oihanean ibilaldi bat egin, eta kontzertuek hartuko dute lekukoa. Dantzak ere ukanen du lekua, Arantxa Lannes koreografo eta dantzariarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun