Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak behin betiko onarpena eman dio Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako hondakin solidoak hartuko dituen transferentzia planta Donezteben eraikitzeko proiektuari. Horretarako, proiektuaren aurka aurkeztutako lau alegazioak bertan behera utzi ditu. Doneztebe Udala, egurrarekin lanean aritzen den Doneztebeko enpresa bat eta bi partikular izan ziren alegazioak aurkeztu zituztenak, baina Toki Administrazio Departamentuak ez ditu onartu.
Doneztebeko Oteiza auzoan eraikiko da hondakinen tratamenturako transferentzia planta eta 22,3 milioi euroko inbertsioa eginen da. 2012rako martxan egotea aurreikusia dago.