Eskualdeko hainbat herritan Amabirjin bestak ospatuko dituzte asteburu honetatik aitzinera

Artzain Txakur Lehiaketa da Amaiurko bestetan hutsik egiten ez duen ekitaldietako bat.

Larunbatean zenbait ekitaldi izanen badira ere, ofizialki bestak igandean hasiko dira

Beintza-Labaien, Bera, Ziga, Gaztelu, Leitza eta Sunbillaren ondotik, asteburu honetatik aitzinera bertze herri batzuek hartuko dute besta giroaren lekukoa. Amaiur, Arantza, Areso, Donamaria, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Narbarte, Oronoz-Mugairi, Zubieta eta Zugarramurdiko bestetako egitaraua hemen aurkituko duzu.

AMAIUR

Abuztuak 14 igandea BEZPERA

20:00 Su-ziriak eta ezkil jotzea. Txaranga herrien barna. 21:00 BAZTAN ZOPAK txaranga eta Joxe Anjel akordeolariarekin. Sarrerak Amaiurko Gaztelu ostatuan eta Elizondoko Txo­koton eta Antxitonean. 00:30 Gaupasa TRAKETS taldearekin.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNE

10:30 Artisauak eta ardi-lehiaketa trikitilariek alaitue. 11:00 Meza nausie. 13:00 Mutildantzak eta hameketakoa kanpoan bizi diren herritarrentzat. 17:00 Artzain zakur desfilea trikitilariek alaitue. 17:30 XXXVI. ARTZAIN ZAKUR LEHIAKETA eta Patxi Etxeberriaren VII. Memoriala. 19:30 PERURENA aita-semeak eta sokatira. 20:30 Kantaldie GAZTELU taldearekin. 22:00 Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 23:30 Mexikarrak.

Abuztuak 16 asteartea HAURREN EGUNE

11:00 Haurren esku-pilota finalak. 12:00 Herriko txistulariek. 14:00 Haurren bazkarie elkar­tean. 16:00 Haurrendako jokoak plazan. 18:00 ROKOPOLIS plazan. 19:00 Txokolatada haur eta gurasoentzat. 20:00 Dantzaldia Joxe Angel akordeolariarekin. 21:00 Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 21:30 Zardin ta ziztor jatia plazan. 23:00 Dantzaldia Joxe Angel akor­deolariarekin. 00:30 Txokolatada Gaztelu Ostatuan.

Abuztuak 17 asteazkena ELEGANTZIE FANTZIE

13:00 Aperitifa Santxonian, denak elegante-elegante. 14:00 Bazkari autogestionatue presan. 19:00 Kantaldie Garazirekin. 20:00 Paella lehiaketa. 21:30 Mutildantzak. 22:00 Eleganteenari sarie. 23:00-03:00 Dantzaldie Fidelekin.

Abuztuak 19 ortzileria

12:00 Mus zimizte Gaztelu ostatuen. 16:30 Pilota partidak: Frontenis finala (emakumeak), Pala finalak (gizonak), Esku pilota (afizionatuak). 19:30 Herri-kirolak. 23:30 Rock kontzertuek: Biok / Willis Drummond / Askatu ta ondotik DJ AK.

Abuztuak 20 larunbata ZIKIROA

13:00 Aperitifa. 13:00 X. Boneta jaurtiketa. 14:00 ZIKIRO JATEA Xalbadorrek alaituta. 21:00 Mutildantzak, muxikoak eta gaita. 00:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin. 06:00 Zinger jatia monolitora bidean

ARANTZA

Abuztuak 13 larunbata

17:00 Haurrentzako krosa.17:30 Helduentzako krosa. 00:00 Dantzaldia JOXPA taldearekin. Atsedenaldian MINGAINLUZE.

Abuztuak 14 igandea 

12:00 Altxaferua Herriko Etxetik. Ondotik presoen aldeko brindisa eta kalejira herriko txis­tulari eta txarangarekin. 12:30 Herriko dantzari ttikien emanaldia. 17:30 Herri kirolak frontoian. 18:00 Haurrentzako tailerrak. 19:00 Bertso Saioa plazan. 21:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 21:30 Elkartasun afaria Ekaitza Elkartean. 00:00-04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin. 11:00 Meza Nagusia eta prozesioa. 12:30 Herri­ko dantzariak zortzikoa dantzatuko dute. 18:00 Haurrentzako tailerrak. 19:00 Profesionalen pilota partidua frontoian. 1.partidua: MITXELENA – ALTUNA / ALTZUGARAI – MADARIAGA. 2.partidua: MIKEL GOÑI – BEÑAT MITXELENA / MENDIZABAL – EULATE. 20:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin. 21:30 Suzko zezena. 00:00-04:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin.

Abuztuak 16 asteartea HAURREN EGUNA

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin. 11:30 Entzierro ttikia eta buru-haundiak. 14:00 Haurren bazkaria. 16:00 Haurrentzako puzgarriak frontoian. 17:00 Plater tiraketa Usua Ehiztari Elkartearen eskutik. 19:00 Herriko kantari berrien emanaldia. 21:00 Dantzaldia Jalisko Band taldearekin. 21:30 Suzko zezena. 00:00-04:00 Dantzaldia Jalisko taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin. 13:00 Kantu poteoa. 14:00 Herri bazkaria. Ondoren poteoa eta kalejira txarangarekin. 20:00 Dantzaldia plazan. 20:30 Bokadilo jatea plazan. 00:00-04:00 Dantzaldia plazan.

Abuztuak 20 larunbata ARANTZA ROCK

17:00-20:00 Haurrentzako puzgarriak. 23:00 Kontzertuak plazan: Zea Mays, Itziarren semeak, Sutan eta Laket.

 ARESO

Abuztuak 14 igandea PESTA BEZPERA

16:30 Haurrentzat merienda plazan Guraso Elkarteak antolatuta. 17:00 Arratsaldekoa haurrentzat. 18:00 Etxafuegoa botako da udaletxetik pestei hasiera emanez. 18:30 Entzierro txikia haurrentzat. 19:30 Patata tortiLa lehiaketa. 21:00 Herri afaria. 23:30 XXVI. Mus txapelketa herrikoia udaletxean.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJINAREN EGUNA

09:30 Diana herriko txistularien eskutik. 11:00 Meza nagusia udal ordezkariekin eta herri­ko haur dantzariek arkua egingo dute. Ondotik hamaiketakoa eskainiko du udalak plazak. 12:30 Haurren ingurutxoa plazan. 13:00 Pilota partidak. 18:30 Aizkolariak plazan. Ondotik Aresoko ingurutxoa dantzatuko da. Arratsaldean-iluntzean dultzaineroak ibiliko dira herrian. 23:30 Dantzaldia Izer eta Alabier trikitilariak.

Abuztuak 16 asteartea

09:30 Diana herriko trikitilariekin. 14:00 Herri bazkaria Pake-Toki eta Larrea elkarteek antolatuta eta bertsolariek alaituta. 18:00 Bertso-pilota plazan. 19:00 VIII. Sagardo dastaketa, sardina eta txistorrekin. Freskagarriak haurrentzat, Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin. 21:30 Alurr dantza taldearen emanaldia. 00:00 Dantzaldia TXIMELETA taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena UMEEN EGUNA

09:30 Diana herriko txistulariekin. 11:00 Puzgarriak haurrentzat. 13:00 Gaztetxoen arteko pilota partidak. 16:00 Plater tirOketa Usoa elkarteak antolatuta. 17:00 Pa­txin eta Potxin pailazoen emanaldia. 18:00 Entzierro txikia herrian barrena haurrentzat. 18:30 Haurren txapel tiraketa. Ondoren Dantzaldia LAIOTZ taldearen eskutik. 21:30 Herri afaria Guraso Elkarteak antolatuta. 00:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin.

Abuztuak 18 osteguna

09:30 Diana herriko trikitilariekin. 11:00 Kalejira JAINEKIN txarangarekin. Herriko auzoetan hamaiketakoa jarri dute koadrilek. 15:00 Paellada koadrila guztientzat. 17:30 Koadri­len arteko jokuak. Ondotik trofeo banaketa. 21:30 Bokadillo jana. 00:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldean eskutik. Ondotik DJ BULL.

DONAMARIA

Abuztuak 14 igandea

14:00 BAZKARIA Herriko Ostatuan. 17:30 GINKANA. 20:00 ALTXAFEROA. Ondotik trikitilariak eta buruhaundiak. 21:00 ZOPAK Herriko Ostatuan. Gauez trikitilariak eta ondotik KOMANDO KASTAÑAren kontzertua.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

10:00 Argi soinuak. 11:30 Meza nagusia. 12:30 Dantzak herriko gaztetxoen eskutik. Ondotik Luntxa Herriko ostatuan. 18:00 PILOTA PARTIDAK (lehendabiziko herriko pilotari gazteak eta ondotik afizionatuak). 20:00 IV. TXAPEL TIRAKETA. Gero buruhaundiak. Arratsalde eta gauez Dantzaldia MENDIBERRI akordeolariarekin.

Abuztuak 16 asteartea GAZTEEN EGUNA

10:00 Argi soinuak. 11:30 Penalti txapelketa. 13:00 AIZKORA APOSTUA Donato Larretxea-Anjel Arrospide Vs. Floren Nazabal-Juan Jose Lopez. 14:00 Gazteen BAZKARIA herriko ostatuan. 17:30 HERRI KIROLAK. 22:00 BERTSO AFARIA Julen Zelaieta, Jon Elizetxe eta Julio Sotorekin. Arratsaldez eta gauez Dantzaldia FIDELekin.

Abuztuak 17 asteazkena

10:00 Argi soinuak. 11:00 PLATER TIROKETA. Goiz eta arratsaldez haurrentzako JOLAS PARKEA (karts pista eta puzgarriak). 17:30 MUS TXAPELKETA herrikoia. 19:00 Txokolatada. 19:30 PATATA TORTILLA LEHIAKETA. 22:00 KANTU ZAHAR AFARIA herriko pilotalekuan. Arratsaldez eta gauez Dantzaldia BIXENTE akordeoilariarekin.

Abuztuak 18 ortzeguna

10:00 Argi soinuak. 14:00 HERRI BAZKARIA. Bertsolariak: Angel Mari Peñagarikano eta Mañukorta. Ondotik BIXENTE akordeoilariak alaituko du. Arratsaldez eta gauez Dantzaldia JALISCO BAND taldearekin.

ETXALAR

Abuztuak 14 igandea BEZPERA

19:45 AGERRALDI ISILA. 20:00 ALTXAFERUA (txanpaina, karameloak eta globoak). 21:30 HERRI AFARIA. 00:00-04:00 Dantzaldia MODESTO akordeolariarekin. Gauerdi txarangak atsenaldietan eta akaberan joko du.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

10:30 ARGISOINUAK txaranga, kankailu eta buruhaundiekin. 11:30 Meza nagusia. 12:30 Herriko DANTZARIEN SAIOA. Ondotik Kultur Etxean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 13:30 Gaiteroak plazan. 18:30 Euskal Herriko lasto botatze txapelketa eta aizkora erakustaldia. 19:30 BERTSOLARIAK: Sustrai Colina, Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman. 00:00-04:00 Dantzaldia DANTZADI taldearekin.

Abuztuak 16 asteartea

HAURREN EGUNA 11:00-13:30/16:30-18:30 Joku parkea. 14:00 ASAU TTIKI. 17:00 XIX. MUS txapelketa. 19:00 Herriko gazteen arteko DESAFIOA. 20:30-22:00 TXUTXIN IBAÑEZ Mariatxiak. 00:00-04:00 Dantzaldia gaubela taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena

10:30 Argisoinuak ZUPERRI fanfarrearekin. 11:30 Herriko haurren XXV. esku pilota txapelketa. 12:30 Bestetako afizionatuen pilota partidak. 18:00 TRIKITIXA jaialdia. 19:30-21:30 PATXI PEREZ ETA KONPAINIA. 00:00-03:00 Dantzaldia DANTZADI taldearekin.

Abuztuak 18 osteguna ASAU ETA JUBILATUEN EGUNA

10:30 Argisoinuak txaranga, kankailu eta buruhaundiak. 12:00 Bestetako afizionatuen arteko pilota partidak. 12:30 Mus eta pilota txapelketen sari banaketa.14:00 Jubilatuen bazkaria.14:00 Asaua ermitako zelaian.16:30 Haurrendako Euskal Karaokea eta puzga­rriak. 20:00-22:00/00:00-03:00 Dantzaldia MODESTO akordeolariarekin.

EZKURRA

Abuztuak 14 igandea

21:00 HERRI AFARIA. Gauez Dantzaldia LOPATEGI AHIZPA trikitilariak.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

10:00 ARGI SOINUAK. 12:00 MEZA NAGUSIA. Goiz-arratsaldez Umeen parkea. 18:30 Herri­ko aizkolarien saioa. Arratsaldez-Gauez Dantzaldia. TRIKIHOTS taldearekin.

Abuztuak 16 asteartea

10:00 ARGI SOINUAK. 18:00 HERRI KIROLAK gazteen artean. 18:30 Afizionatuen arteko pilota partidak. Arratsaldez-Gauez Dantzaldia. GABEZIN taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena

10:00 ARGI SOINUAK. 11:00 Herriko mus txapelketa. 18:30 Afizionatuen arteko BINAKAKO pilota partidak. Arratsaldez-Gauez Dantzaldia. ZESUMA taldearekin.

Abuztuak 18 ortzeguna

10:00 ARGI SOINUAK. 14:00 herri bazkaria. 18:00 Aizkora apustua ERASUN-REKONDO. Arratsaldez-Gauez Dantzaldia. JOXE ANGEL akordeolariarekin.

GOIZUETA

Abuztuak 13 larunbata GAZTEEN EGUNA

14:30 GAZTE BAZKARIA. 00:00 Dantzaldia GABEZIN taldearekin.

Abuztuak 14 igandea AMABIRJIN BEZPERA

08:00 ENTZIERROA. 12:00 Txupinazoa. Ondotik trikitilariak erraldoi eta buru-haundiak. Gero ETXERATen txoznan Euskal Presoen aldeko brindisa. 16:30 Sorpresa. 18:00 Zezenak. 19:30 Umore-Ona peñaren irteera txarangarekin. 00:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin. Ondotik txaranga.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

07:00 Tolosako dultzaineroekin diana. 08:00 Entzierroa. 10:30 Meza nagusia. Ondotik Prozesioa Amabirjinarekin. Gero Herriko txistulariak erraldoi eta buruhaundiekin kaleetan barrena. 12:30 Pilota partidak. Ondotik Igandea txaranga kaleetan zehar. 18:00 Zezenak herriko plazan. 07:30 BERTSOLARIAK: Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silbeira. Gai jartzailea: Xabier Legarreta. 22:00 EUSKAL PRESOEN ALDEko afari herrikoia Umore-Ona Elkartean. Gero EUSKAL PRESOEN ALDEko kalejira. 00:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin. Ondotik Igandea txaranga.

Abuztuak 16 asteartea EMAKUMEEN EGUNA

10:00 txaranga erraldoi eta buru-haundiak. 11:00-14:00 Puzgarrik eskolan. 12:30 Partida xelebreak. 14:00 Bazkaria, bertako bertsoariekin. 16:00-18:00 Puzgarrik eskolan. Ondotik Napolitanak. 17:00 Umore ona dantza taldea. 10:00-12:00 Dantzaldia DANTZADI taldearekin. Gero Txaranga. 01:00-03:00 Karaokea gaztetxean.

Abuztuak 17 asteazkena SAGARDO EGUNA

11:30 Toka. 12:00 Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin sagardo probaketa plazan. 16:30 Mus txalpeketa Ixkibin. 18:00 Zezenak. 19:30 Profesionalen arteko pilota partida 00:00 dantzaldia BIDEBATEZ taldearekin.

Abuztuak 18 osteguna UMORE ONA PEÑAREN EGUNA

12:30 Aspaldiko ohiturari jarraituz, pilota partidak. GOIZUETA-ARANOren aurka. 15:00 Umore-Ona Peñaren bazkaria. 17:00 Peñaren kalejira kalez-kale Igandea txarangarekin. Gero zezenak. Ondotik dantzaldia HAITZAMA taldearekin. 00:00 Pobre de mi txarangarekin.

ORONOZ-MUGAIRI

Abuztuak 12 ortzirala

10:00 Herri krosa. Karlos Eule I. memoriala. 12:00 Suziria eta ezkil jotzea. Ondotik kalejira herrian barrena herriko gaztetxoek alaiturik. 14:00 Haur bazkaria. 16:30 Haur eta gaztetxoendako puzgarriak. 17:00 Mus zimizta txapelketa. 21:00 Baztan zopak. 00:30 Dantzaldia Frantxiskorekin. 06:00 Xingar jatia

Abuztuak 14 igandea BEZPERA

11:00 Herriko haurrek alaituriko kalejira. 12:00 Partxis txapelketa. 17:00 Herriko haurrendako jokuak. Ginkana. Ondotik merendua haurtxoendako. 18:30 Herri kirolak herriko plazan. 20:30 Dantzaldia eta mozorro besta. 21:30 Txistorrada eta patata tortilla lehiaketa. 00:30 Dantzaldia Santxotenaren eskutik.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN ETA GAZTE EGUNA

10:30 Txistulari eta Gaiteroak. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Herriko haurrek eskainitako dantza emanaldia. 13:00 Luntxa. 14:30 Gazte bazkaria. 18:00 Pala finalak. Eta Melo Berhori omenadia. 20:30 Dantzaldia. 21:30 Kuadrilen afaria. 00:40 Dantzaldia.

Abuztuak 16 asteartea HERRIKO EGUNA

10:00 Kantatutako aurorak. 14:00 Herri bazkaria. Ondotik mahai inguruan kantatzeko kantu zaharrak. 18:00 Dantzaldia. 20:30 Txorizo eta gasna dastaketa. 21:00 Txis­te lehiaketa. 00:00 gaixoa ni.

ZUBIETA

Abuztuak 14 igandea BEZPERA

20:00 Herriko Txistulariak. 21:30 ‘Zopa handiak’ Herriko Ostatuan eta Errandonean. 00:00 ARBOLA ALTXATZEA eta JOALDUNEN ibilaldia. Ondotik Dantzaldia JALISKO BAND taldearen eskutik.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJINAREN EGUNA

08:00 DIANA. 11:00 Meza nagusia. Gero txistulariak eta Zubietako joaldunak. Ondotik orain dela 40 urte, Herriko Bestetan, lehenengo aldiz parte hartu zuten JOALDUN eta hauen GIDARIARI OMENALDIA eginen zaie. 12:00 AIZKORA APOSTUA. Ander Erasun-Oihan Larre­txea. 18:00 Ibintza taldeko DANTZARIAK. Arratsaldez-gauez Dantzaldia ASTIAZARAN ANAIAK taldearekin.

Abuztuak 16 asteartea

08:00 DIANA. Egun osoan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK. 12:00 HERRI KIROLAK. 16:00 MUS TXAPELKETA. 17:00 PATATA TORTILA lehiaketa, Ondotik BERENDUA. Arratsaldez-gauez Dantzaldia AIERRIK taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena

HAURREN EGUNA 08:00 DIANA. Egun osoan HAURRENTZAKO PUZGARRIAK. 11:00 MARRAZKI LEHIAKETA. Gero haurrentzako JOKOAK eta TAILERRAK. Eguerdian haurrentzako BAZKARIA. 16:30 KULKI TALDEA. 17:00 PLATER TIROKETA herritarrentzat. 19:00 FUTBITO PARTIDA. Arra­tsaldez-gauez Dantzaldia SALVADOR MADARIAGA akordeolariarekin.

Abuztuak 18 osteguna

08:00 DIANA. Egunean zehar HAURRENTZAKO PUZGARRIAK. 11:00 Haurren PILOTA PARTIDAK. 12:00 Helduen arteko pilota finalak. 14:00 HERRI BAZKARIA. Ondotik herriari buelta eta helduentzako jokoak. Arratsaldez-gauez Dantzaldia DANTZADI taldearekin. 22:00 XINGARRA eta XISTORRA JATEA. 02:30 ARBOLA BOTATZEA bestei bukaera emanez.

ZUGARRAMURDI

Abuztuak 14 igandea

10:00 besta hasierako suziria eta ezkil-joaldia. Ondotik eskea herrian barna Jaione eta Xabirekin. 14:00 bazkaria Herriko Etxean eskean ibili direnendako. 16:00 haurren jokoak. 20:00 Sarako kantariak. 22:00 piperrada plazan animatzen diren guzientzat. Arratsalde-gauez Dantzaldia GARRAXI taldearekin.

Abuztuak 15 astelehena AMABIRJIN EGUNA

12:30 Meza Nagusia. Ondotik Herriko Etxeak aperitifa eskainiko du. 13:30 Berako Gure Txokoa dantza taldea plazan ariko da. 17:30 binakako eta lau terdiko pilota partidak. Ondotik Berako Gure Txokoa dantza taldea ariko da berriz ere. Arratsaldez-gauez dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

Abuztuak 16 asteartea

12:00 Gorriti eta bere animalien ikuskizuna (basurdeak, oilarrak, pottokak…). 16:00 ginkana haurrentzat. 18:00 Euskal jokoak: aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatira… 21:00 andreen afaria Azketa jatetxean. Arratsaldez-gauez dantzaldia JOSELU ANAYAK taldearekin.

Abuztuak 17 asteazkena

10:00 plater tiroketa. 12:00 erraldoiak eta buruhandiak karriketan barna. 12:00 Meza adinekoek antolatua. 14:00 bazkaria Azketan adinekoek antolatua. 17:30 ahate eta gako jokoak, Urruñako Herburu txarangak animaturik. 17:30 Akelarrenean laguntza behar da piperrak xehetzeko. 20:00 Euskal dantzak Saltoka taldearekin. 21:00 tortilla lehiaketa. Gauez Kiki Bordatxo taldearen musika.

Abuztuak 18 ortzeguna

08:00 zikiroa prestatzen hasiko dira lezean. 12:00 Urruñako Herburu txaranga, Baigorriko gaiteroak eta Beasaingo txaranga karriketan ibiliko dira eta aperitifa eginen da. 14:30 zikiro-jatea lezean txarangak eta gaiteroek animatua. 19:00 Larrain­dantza gaiteroak eta Mutxikoak plazan. Arratsaldez-gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin. Goizaldera arno eta gasna pixko bat bestak ongi bukatzeko.

NARBARTE

Abuztuak 19 ortzirala

12:00 SUZIRIA eta ezkil jotzearekin bestei hasiera emanen zaie. Akordeoilariek herri alaituz. 13:00 Bazkaria herriko ostatuan. 15:00 Herriko gazteak Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia trikitilariekin etxez etxe ibiliko dira. Arratsaldean haurren marrazteko ordua. 18:30 txokolatada.21:00 Herriko Ostatuan Zopak zerbitzatuko dira. Gauez dantzaldia Joxe Anjelen eskutik.

Abuztuak 20 larunbata GAZTEEN EGUNA

14:00 gazteen bazkaria. Ondotik karaokea. Arratsaldez dantzaldia GARRAXI taldearekin. 21:00 VII. tortilla txapelketa Gero afaria denentzat. Ondotik Gaupasa GARRAXI taldearekin. 06:30 sardin zahar jatea eta arropa lizunen laixterketa.

Abuztuak 21 igandea

11:00 Meza. 17:30 HERRI KIROL desafioa herritarren artean. Arratsaldez dantzaldia IRUNE eta ITXASOrekin. Gauez dantzaldia Aguerralde akordeolariarekin.

Abuztuak 22 astelehena

HAURREN EGUNA 10:00 haur jokoak. 11:00 PLATER TIROKETA. 13:30 HAUR BAZKARIA. Arratsaldez puzgarriak eta kars. 16:30 mus eta partxis txapelketa. Arratsaldez-Gauez dantzaldia Joxe Anjel akordeolariarekin.

Abuztuak 23 asteartea SAN FELIPE BENIZIOREN EGUNA

08:00 AURORAK. 11:00 Meza nagusia. Ondotik dantzak eta luntxa. 14:00 zikiro jatea Bi­ttor Elizagoien, Julen Zelaieta eta Manolo Arozena bertsolariekin. Ondotik Urdaiazpikoa zozketatuko da herritarren artean. Arratsaldez-Gauez dantzaldia AGERRALDE akordeolariarekin. Goiz aldera GAIXOA NI eta besteei akabera emanen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun