Uztailetik abendura arte garatzen ari den ekintza plan baten barrenean, Bertizko Turismo Partzuergoa lehenengo aldiz argitaratu den bide berdeari buruzko eskuorri bat banatzen ari da. Ekimen hau Turismo Departamentuak eta Partzuergokokideak diren udal eta pribatuek ordaitzen dute.
Azpiegitura egokitu gabe dago oraindik, baina erabiltze maila nahiko haundia denez, bereziki Gipuzkoako zatia (Behobia eta Endarlatsa lotzen duena) moldatu zenetik, Partzuergoak bide berdea aurkezten den eta aldi berean egokitze lanak zertan dauden azaltzen den eskuorri bat egitea erabaki du. Izan ere, Partzuergoaren kudeatzailearen erranetan, LKS ingenieritzak Doneztebe- Endarlatsa hobetzeko egin duen lan proiektua jaso du eta dagoeneko tramiteak hasi dira Lurralde Antolamenduan. Lanak irailean lehiatzea aurreikusten da. Zati honek Eurovelo 1en ibilbidearekin bat egiten du eta horregatik mugaz gaindiko programa baten bitartez (POCTEFA) ordaintzen ari da, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin.
Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez
Uda honerako informazio kanpainari dagokionez, aipatutako eskuorria banatzean datza, hiru eredurekin (euskera, gaztelera eta frantsesa) eskualdeko eta inguruko (Iparralde, Gipuzkoa eta Nafarroako beste eskualdeetan). Partzuergoko kideak bide berdean bertakoak nahiz hurbil daudenak laguntzen dute kanpaina honetan, bide berdetik ailegatzen diren bezeroen estatistikak jasotzen, nahiko kopuru inportantea izaten ari dela. Azpimagarria da iristen ari den holandar kopurua eta Europako bertze herrialdetako jendea, bizikletekin heldu direla.
Datu zehatzagoak izateko lehenbiziko neurketa honetan, inkestak egiten ari dira tokian bertan, bide berdean. Azpimagarria da ekimen honetan 6. eurovelotik jasotzen ari den laguntza . 6. Euroveloak Europa zeharkatzen du zabalera eta Eurovelorik garatuena da. Han ibilera eta eragin ekonomikoa neurtu zuen laguntzaile bat etorri da Frantziatik. Egun hauetan gure eskualdean egonen da Bidasoko bide berdean inkestak egiten.
Azken kontu honekin Bertizko Partzuergotik bere poztasuna azaldu dute, Europako beste puntuekin harremana izateagatik eta gai honetan eredu aurreratuenetariko baten ordezkaritza kontatzeagatik.