2011-2012 ikasturterako ingeleseko espezialitatea duen irakasle bila dabil Baztan Ikastola. Lanaldi osorako izanen litzateke eta Lehen Hezkuntzan aritzeko. Interesatuek abuztuaren 18ra bitarte izanen dute curriculumak bidaltzeko aukera eta bi helbide hauetako batera egin beharko dute: Baztan Ikastola, Mendinueta z/g, 31700 Elizondo edo baztan@ikastola.net.