Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 5etik 9ra ospatzen ari dira

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 5a

Gisa guzietako aizkora apustuek ez dute hutsik eginen aurten ere Beintza-Labaiengo besten egitarauan. Utzitako argazkia

Ortziral arratseko 20:00etan bota zen txupinazoa eta azken egunean kantu zaharrekin girotutako herri bazkaria eginen da

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 5etik 9ra ospatzen ari dira eta ortziral arratseko 20:00eta bota zen altxaferoarekin hasi ziren. Oraindik, bi eguneko besta gelditzen zaie.

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 5etik 9ra ospatzen ari dira eta ortziral arratseko 20:00eta bota zen altxaferoarekin hasi ziren. Ondoren kalejirak egin zen txistulariekin Beintzan. 21:00etan zopak, Itturrondo elkartean eta herriko ostatuan. Gauez dantzaldia.

 

Astelehenean mus txapelketa eta tortilla eta postre lehiaketa

Asteburuko ekitaldi jendetsuen ondotik, abuztuaren 8an, astelehen goizeko 11:00etan Beintzan kalejira eginen da txistulariekin. 11:00etan Plater-tiroketa. 17:00etan Mus txapelketa. 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Anjel akordiolariarekin.

 

Asteartean aizkolari beteranoak eta herri bazkaria

Abuztuaren 9an, asteartean, Labaienen, txistulariekin kalejira eginen da Labaienen. Eguerdian, aizkolari beteranoen arteko aizkora apostua jokatuko da: Larrea eta Irutxinberri. Josetxo Urrutia ere ariko da harri jasotzen. 14:00etan kantu zaharrekin girotutako herri bazkaria eginen da. Bazkal ondoren karrika ronda txistulariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Anjel akordiolariarekin. Gauerdian Gaixoa ni besteei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun