Gazteluko Santo Domingo bestak abiatzeko, abuztuaren 3an, asteazken arratseko 20:00etan suziriak botako dira eta ondotik txistulariak herria alaitzen ibiliko dira. 21:00etan zopak banatuko dira herriko ostatuan.
Santo Domingo Eguna, abuztuaren 4ean
Abuztuaren 4ean, ortzegunean, Santo Domingo Egun handia ospatuko dute. 11:30ean Meza Nagusia izanen da eta ondoren salda banatuko da herriko ostatuan. 17:00etan partxis txapelketa jokatuko da. 18:00etan pilota partidak Errekaren eskutik. 19:30etik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin.
Abuztuaren 5a, ortzirala
Abuztuaren 5ean, ortziralean, 09:00etan gosaria izanen da. 10:30ean kalejira trikitixarekin. 11:00etan haur jokoak. 14:00 etan herri bazkaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Agerralderekin.
Abuztuaren 6a, larunbata
Abuztuaren 6an, larunbat goizeko 10:00etan kalejiraeginen da. 11:30ean Gorritiren erakustaldia.17:30ean mus txapelketa. Arratsaldean puzgarriak izanen dira eta ondoren txokolatada. 22:00etan gazteen afaria. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.
Abuztuaren 7a, igandea
Abuztuaren 7an, igandean, 10:00etan kalejira eginen da. 12:30ean aizkora apostua jokatuko da Ander Erasun eta Manuel Kañamaresen artean. 18:30ean trikitixa ikustaldia Lesakako Trikipand taldearen eskutik. 19:30etik 22:00etara dantzaldia Agerralderekin eta ndoren Gaixoa Ni, bestak bukatzeko.