Udaberrian langabeziak beheiti egin bazuen ere, uztailean goiti egin du langabeziak eskualdean. 1.071 langabetu zeuden uztail hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, ekainean baino 25 gehiago (%2,39ko igoera, Nafarroako %0,11aren banaz bertzekoaren gainetik eta bulego guzien artean bigarren igoerarik handiena). Uztailean 654 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 55 bakarrik izan dira mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean goiti egin du langabeziak, 428tik 432ra igo baita langabetu kopurua uztailean, eta adin tarte horretako emakumeen artean, 498tik 508ra igo da. 25 urtez beheitikoen emakumeetan 38tik 49ra igo da eta langabetu kopurua eta gizasemeetan, 82 lagunetan mantendu da.
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izateneta uztailean 644tik 663ra igo da, gainera, langabetu kopurua. Industria arloan ere 167tik 169ra igo da. Eraikuntzan 141 langabetutan mantendu da kopurua. Nekazaritzan, bortz lagun gehiago daude lanik gabe, 26, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere, 72 lagun daude langabezian, ekainean baino 1 guttiago.