Errekako 35 mendizale Pirinioko Bacias tontorrera ailegatu dira

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 2a

Errekako mendizaleak Bacias mendi tontorrean. Utzitako argazkia

Uztailaren 30ean, larunbatean, sei orduko ibilaldiaren ondotik

Doneztebeko Erreka elkarteko 35 mendizale Pirinioko Bacias mendi tontorrerarino (2.756 metro) igo ziren uztailaren 30ean, larunbatean. Eguna goiz hasi zuten, goizeko 04:45ean baitzuten autobusa. Pantikosara joan eta sei orduko ibilaldiaren ondotik, berriz ere Pantikosara itzuli, lakuan bustialdi ederra hartu eta bazkari bikainaz gozatu ahal izan zuten. Doneztebera bueltan, oraindik ere Aranzokon afaltzeko indarra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun