Kutxa 2011 buruz burukoan ariko da Uterga

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 1a

Nor baino nor aritu ziren Uterga eta Matxin IV. Utzitako argazkia

Doneztebekoak 30-21 irabazi zion Matxin IV.ari aurrekanporaketetako finalean

Xanti Uterga doneztebarrak 30-21 irabazi zion Matxin IV.ari Kutxa txapelketan sartzeko aurrekanporaketen finalean. Honela, Kutxa 2011 buruz buruko txapelketarako txartela lortu du eta Urriza, Zeberio II, Urrutia I, San Miguel eta Ezkurrarekin batera lehiatuko da. Aitzinetik, Gorka Urtasun iruritarra ere kanporatu zuen Utergak.

Dirua ere doneztebarraren alde atera zen, baina 0-3 galtzen hasi zen, baina behin urduritasuna alde batera utzi eta sakea berreskuratu zuenean, 1-4tik 10-4ra lehenik eta 20-7ra gero joan zen. Gero, zertxobait berdindu zen partida, baina larritasunik gabe eutsi zion Doneztebekoak (21-11, 23-13, 24-14, 25-15). Azken txanpan 26-20ra hurbiltzea lortu zuen azkoitiarrak, baina Uterga lasai aritu zen eta 30-21 irabaztea lortu. Sakez 10 tantu lortu zituen guzira Utergak eta sei Matxinek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun