Arkupeak elkarteak aitatxi-amatxien eguna ospatu zuen Aralarren

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 27a

Arkupeak elkarteak eskerrak eman dizkie autobus gidariei, bere tratu eta profesionaltasunagatik. Fernando Etxeberria

297 bazkide bildu ziren San Joakin eta Santa Ana egunean

Uztailaren 26an, San Joakin eta Santa Ana egunean aitatxi-amatxien eguna ospatu zuen Arkupeak elkarteak Aralarko San Migel santutegian. Goizeko 11:00 aldera, 297 bazkide zeramaten sei autobus ailegatu ziren Aralarrera. Bertze bi autobus Donostialdetik heldu ziren, baina kamioi batek izandako istripuaren ondorioz, ordu batzuz atzeratu ziren.

Uztailaren 26an, San Joakin eta Santa Ana egunean aitatxi-amatxien eguna ospatu zuen Arkupeak elkarteak Aralarko San Migel santutegian. Goizeko 11:00 aldera, 297 bazkide zeramaten sei autobus ailegatu ziren Aralarrera. Bertze bi autobus Donostialdetik heldu ziren, baina kamioi batek izandako istripuaren ondorioz, ordu batzuz atzeratu ziren.

Eguerdian, Mikel Gartziandia apezak emandako meza ospatu zen eta ondotik, Arkupeak elkartearen batzorde berriko kide den Fernando Etxeberriak hartu zuen hitza. Egunean eginen ziren ekitaldien berri emateaz gain, Nafarroako Kutxaren Zuk Aukeratu, zuk erabaki proiektuan Arkupeak elkarteak aurkeztu duen 10.861 zenbakiari laguntzea eskatu zuen.

Uztailaren 1etik aitzinera Pedro Bañares da elkarteko presidente berria, Felipe Ganboaren ordez eta uztailaren 29an, ortziralean bilduko da lehen aldiz batzorde berria.

 

Bazkaria ere Aralarren

Aurtengoan aitatxi-amatxien bazkaria Aralarko ostatuan berean egin zuten, bi jangela handi baititu eta honela ez zuten Gorraizera mugitu beharrik izan. Bazkaltzeko tenorean, Zorionak kantatu zieten 72 urte bete zituen Sunbillako Eugenio Arretxeari eta 69 urte bete zituen Maria Dolores Eskudero Mitxelena goizuetarrari.

Bazkalondoa Joxe Angelen musikarekin girotu zen eta kanpoan zegoen eguraldi kaxkarra kontuan hartuz, denek barrenean ongi pasatzea aukeratu zuten.

Arratsaldeko 19:00ak aldera abiatu ziren bueltan autobusak eta Arkupeak elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete autobus gidari guziei, emandako tratuarengatik eta erakutsitako profesionaltasunarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun