Baztan Errekako XXXII. Laxoa Txapelketa azken txanpan sarturik dago, joan den astean final erdietako partidak jokatu ondotik, itzulerako partidak emozioz beterikoak izanen dira. Erabakita geratuko baita zein bi talde izanen diren finala jokatuko dutenak.
Bi partidak uztailaren 23an, larunbatarekin jokatuko dira. Doneztebe Ak Irurita Bren aurka jokatuko du Donezteben, 18:00etatik aitzinera. Joaneko partidan iruritarrak nagusitu ziren 9-4 emaitzarekin.
Irurita Ak etxean jokatuko du Arraioz Aren aurka 17:00etatik aitzinera Errebote plazan. Joaneko partidan 7-9 galdu zuen Arraiozko taldeak.
Iruritako bi taldeek partida bana irabazita finalerako txartela gertuago dute, baina ezustekoak saihesteko beharrezkoa izanen dute itzuliko partidetan garaipena lortzea.