Sara Korrikak Mont Blanc-eko Maratoian parte hartu du

Joanes GARCIA 2011ko uztailaren 21a

Mont Blanc-eko Maratoian parte hartu zuen Sara Korrikako taldea. Joanes GARCIA

2.000 kirolarien artean 49. izan zen Fabrice Latapy, irabazleak baino ordubete gehiago behar izan zuen

 

 

Joan den ekainaren 26an, Sara Korrika elkarteko 23 kideetatik 20 ek Mont Blanc gailurreko maratoian parte hartu zuten. Izenak dioen bezala, lasterketak 42 kilometroko luzera ditu, Chamonixetik Planprazera, hainbat lepo igan beharrez. Bi mila lasterkalari abiatu ziren goizeko 07:00etan eguzkipean. Abenduan abiatutako ametsa bete dute saratarrek. Alpeetako bazter zirraragarriak bisitatzeko asmoarekin, bezperatik ailegatu ziren saratarrak.

Lasterketa benetan ona egin dute. Horra emaitza esanguratsuenak: Fabrice Latapy 49. (irabazlearengandik ordu batera), Philippe Vaquié 80. (ordu 1 eta 13 minutara), Claude Etche­garay 232. (ordu bat eta 48 minutura) , Benat Saint Martin 335., Daniel Iramuno 358. Aguxtin Indart 374. eta Jean Imaz be­tera­noaren 1729. tokia.

Azpimarratzekoa da ere Ezpeletako Kaskoen lasterketan lorturiko bi emaitza bikainak. 14 kilometroko lasterkaldian Pantxo Saint Martin juniorrak 37. bukatu du eta 7 kilometro­koan Ximun Garcia Ba­­surko izan da garaile. Senpereko bestetako lasterketan ere emaitza ede­rrak izan dira Jakesek 5. bukatu duelako, Ximunek 6. eta Pan­txok junior mailan iraba­zi duelako. Aupa gazteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun