Etxeko lanetarako sustengu orduak

Joanes GARCIA 2011ko uztailaren 21a

Ikasturtea bukatu da eta berarekin batera he­rri­ko etxeak proposa­tzen dituen 'etxeko lanetarako sustengu orduak'. Bolondres batzuk, 3 eskoletako haurrei, lagun­tza ekarri die arratsero eskolatik landa 5etatik 6tara. Hori haurtzaindegiko lokaletan egin da. Laguntzaile horiek eskertzeko zintzur busti­tze bat eman da. Pierre Arrotzarrena kontseilariak ongi etorria eman die eta haien lana goraipatu. Milesker: Thérèse Laplacette, Marie-Hélène Bergara, Marie-Francoise Jacquet, Francoise Bidet, Annie Pouyet, Bénédicte Kechana, Joana Guerendien eta haurtzaindegiko arduradunak diren Martina Goyetche eta Maider Olassori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun