Donibane Lohizune eta Banyuls artean ibili dira Senpereko txirrindulariak

Franck DOLOSOR 2011ko uztailaren 21a

Txirrindulariak kontent. Franck DOLOSOR

800 kilometra pasa egin dituzte Lapurdi eta Katalunia artean

Kantauri Itsasoa eta Mediterranoa lotu dituz­te berriki Donibane Lohizuneko kirol taldean dabiltzan txirrindulari senpertarrak. Piriniotan barna iragan den 6 eguneko abenturan, denerat 820 kilometra egin dituzte bizikleta gainean eta bidean Tourmalet, Soulor eta Portillon bezalako mendateak hupatu dituzte. Urtero Baio­na eta Luchon arteko bidea egiten dute bainan aurten zerbait berezi egitea pentsatu zuten urtean txirrindulaz 4.000 kilometra egiten duten lagun hauek. Pentsatu eta egin! Udan mundu osoa Frantziako itzuliari begira dago, Senpereko txirrindulariak ere bai, bainan ikusle izatetik aktore izaterat pasatu nahi izan dute berren erranetan «kirola osasuntsua baita eta ez baita lagun giroa bezalakorik». Eguzkia lagun, sei eguneko ibilaldian harremanak sendotu dira 13 abenturazaleen artean. Burua irudi ikusgarriz betea eta indarberriturik etxeratu dira. Horietan ziren zonbait senpertar, emazte bat ere bai eta laguntzaile bat kamiunez ibili dena gibeletik kirolzale taldea lagun­tzeko eta babesteko... batzuek bolantea bizikletako gide­rrak bezain ongi eta xu­xen atxikitzen baitituzte. Jo aintzina!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun