Basaburua Ttikiko udalak elkartzeko saiakera gehiago egin ziren

Fernando ETXEBERRIA 2011ko uztailaren 21a

Ezkurrako Udalak ez zuen horren beharrik ikusten

Au­rreko alean esan bezala Basaburua Ttikiko herriak elkartzen saiatu zen Gobernadore Zibila. Guztiek udal baka­rra osatuz eta Eratsun hiriburu bezala proposatuz. Udal artxiboan berriro begiratuz 1924ko urriaren 1ean, Ezkurrako udala erabakiaren kontra azaldu zen. Artxiboko aktek diotenez beste bi saiakera egin ziren Basaburua Ttikiko hiru herriak udal bakarrean elkar­tzeko. Ezkurrakoak ez zuen ho­rren beharrik ikusten lan­gileen gastuak or­dain­tzeko nahiko baliabide bazituelako: idaz­karia, aguazila, medikua… eta elkar­tzeak ez zuela ekonomikoki hobekuntzarik ekarriko adierazi zuen.

Harritzekoa dena Ezkurra, Eratsun eta Saldiasi, Areso elkartzeko saiakera. 1984ko mar­txo­aren 30ean elkartu ziren udalak bilera egiteko eta ezezkoa eman zuten idazkariarentzat ezinekoa zelako lau herri­etaz behar bezala arduratzea argudiatuz. Kontuan hartu beharrekoa zen Aresoren urruntasuna, neguko elurteek asko zailtzen baitzuten bertara iristea. Eta ez zuen inongo onura ez ekonomiko ez eta fun­tzionalik ere ematen.

Bizilagunen eta udaletxearen arteko istiluen iturri izan dira askotan iralekuak. Nafarroako Gobernuak lur komu­nalak direla esaten du, bizilagunek euren jabe­tza bermatzen duten dokumentuak aurkeztu izan dituzten arren.

Argi dagoena gaztainadien jabetza da. Udala, 1965eko urtarrilaren 18an elkartu zen eta gaztainadien jabetza pribatua onartu zuten, bai Ezkurrako udalak eta baita Diputazioak ere.

Eliza eta udalaren arteko harremana

Gaur egun apaizgin­tzan krisia bada ere, gogoratu behar da 60ko hamarkadan Ezkurran lau meza ematen zirela. Herriko Etxeak lehen lau presbiteroei irra­tiak oparitu zizkien. Ho­rrez gain pilota partidak antolatu zituen eta musika txistulariekin, herri­tarren parte hartzea eta laguntza eskatuz.

Eliza eta udalaren arteko erlazio ona begi bistakoa zen. 1955ean batera antolatu baitzituzten erreguak. Hiru egunez segidan egin zituzten, garaiko lehorteagatik.

Hurrengo urtean aurkakoa gertatu zen, ekaina hilabete euritsua izan zen eta berriz ere prozesio eta erreguak antolatu zituzten eguraldiak hobera egin zezan.

Emaitza onak izan zituzten erreguek, eguraldiak onera egin bai­tzuen. Udalak elizari e­rre­guak egiteari uzteko eskatu zion eta be­rriz eguraldi txarrak buel­tatuz gero jarriko zirela harremanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun