1.046 langabetu ekain hondarrean

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 21a

Udaberriko martxari eutsi eta langabetu kopurua pixkanaka jausten ari da eskualdean uda hasiera honetan ere. 1.046 langabetu zeuden ekain hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, maiatzean baino 64 gu­ttiago (%5,77ko jautsiera, Nafarroako %2,51ko banaz ber­tzekoaren gainetik eta bulego guzien artean handiena). Ekainean 481 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 35 bakarrik izan dira mugagabeak.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langa­be gehien izaten. Halere, ekainean 671tik 644ra jautsi da langa­betu kopurua. Indus­tria arloan ere jautsi egin da 192tik 167ra. Eraikuntzan ere jau­tsi da, maia­tzeko 144tik 141era. Nekazaritzan, ere bi lagun gu­ttiago daude lanik gabe, 21, eta ai­tzi­netik lanik egin ez dutenen artean ere, 73 lagun daude lan­gabezian, maia­tzean baino 7 guttiago. Adin eta sexuari dagokionez, bakar bakarrik 25 urte baino gehiagoko emakumeen artean egin du goiti langabeziak. Emakume gazteagoetan, aldiz, 56tik 38ra jautsi da lan­gabetu kopurua ekainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun