Omenaldia eskainiko zaie joaldunak herritik kanpora ezagutzera eman zutenei

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko uztailaren 21a

Duela 40 urte joan ziren Errenteriako Madalenetara

 

 

Joaldunak kanpora ateratzen hasi zirela 40 urte bete dira aurten. 1971an hasi ziren atera­tzen Errenteriko Madalenetara. Gero, inauterietan ez ezik, festetan ere Amabirjin mezondoko ibilalditxoa egiten hasi ziren urte berean. Orduan joaldun ziren hameka lagun omenduko ditu Joaldunen Elkarteak eta Udalak, Amabirjin eguneko meza ondotik. Artzaina Pedro Mutuberria eta joaldunak Pedro Monaco, Santiago Mutuberria, Manuel Elizalde, Lino Indakotxea, Juan Elizalde, Marcos Juanikorena, Alejandro Santesteban, Jesus Mari Babaze, Koteto Juanikorena eta Floren Juanikorena. Hiru hilak dira eta beraien familiakoek hartuko dute oroigarria Joaldunen Elkartetik eta udalaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun