Azken uda hauetan Pirinio aldera ateraldi bat antolatzen du Erreka Elkarteak. Orain dela bi urte Hiru Erregeen Mahaia mendira joan ziren, joan den urtean Bisaurinera eta aurten Baciás mendia aukeratu da. 2.760 metroko mendia da, erraza, ibiltzeko ohitura pixka bat duenak erraztasun osoz egin dezakeena. Kotxeetan Panticosako Balneariora joanen dira mendizaleak, eta hortik igotzen hasiko dira. Eguna bukatzeko, ohitura den bezala, afari eder bat eginen dute. Hitzordua uztailaren 30a, larunbata, izanen da. Argazkia, joan den urteko ateraldikoa da, Bisaurineko kaxkoan.