Aitzineko legealdian egin zuen bezalaxe eta egoera ekonomikoa kontuan hartuz, Miguel San Miguel alkateak ez du bere kargu publikoarengatik dagokiona kobratuko. Orduan bezala, udal batzarretara joateagatik 150 euro eta batzordeetara joateagatik 75 euro kobratuko ditu, gainerako zinegotziek bezala.