Besten egitarauaren barrenean eginen da lehen aldiz Latasa Memoriala

Maider PETRIRENA 2011ko uztailaren 21a

Gaztetxoen sariketa ere eginen da abuztuaren 11n

 

 
 
 
 

Hamargarren urtez eginen da Ramon Latasa aizkora sariketa. Abuztuaren 11n izanen da 19:00etatik aitzinera. Aurten gainera lehen aldiz herriko besten ba­rrenean jokatuko da. Sei aizkolarik hartuko dute parte hiru bikotetan banaturik: Nazabal-Etxe­berria, Larretxea-Atu­txa II eta Lopez-Arrospide. Lau proba egin beharko dituzte sei aizkolariek. Lehenengo bi kanaerdiko enbor bana moztu beharko dute, ondotik zutikako kanaerdiko bat moztu beharko dute eta 45 ontzako etzandako bi enbor. Hirugarren proba banakakoa izanen dute, bakoi­tzak lau kanaerdiko ebaki beharko ditu. Buka­tzeko berriz ere bikoteka lau kana erdiko eta lau 60 ontzako moztu beharko dituzte.

Gazteen sariketak V. edizioa izanen du eta hemen ere sei aizkolari ariko dira bikoteka. Oihan Larretxea-Arkaitz Olano, Ugaitz Mugerza-Aratz Mugerza eta Ander Erasun-Ruben Saralegi. Gazteek hiru proba egin beharko dituzte. Lehendabizi bikoteka 45 ontzako zutikako enborra eta etzan­dako bi ebaki beharko dituzte. Bigarren proba banakakoa izanen dute eta hemen 45 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte. Bukatzeko berriz ere bikoteka lau kanaerdiko eta 60 ontzako bi enbor ebaki beharko dituzte.

Aurten lehen aldiz eginen dute gaztetxoen mailako sariketa. Hiru aizkolari gazte izanen dira parte hartzen: Mikel Zabaleta, Iker Vicente eta Joxean Etxebe­rria. Hauek banaka hartuko dute parte eta bi proba egin beharko dituzte. Leheneik bakoi­tzak 45 ontzako enbor bat moztu beharko du eta ondoren 45 ontzako hiruna enbor moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun