Altxataren 20 urteak ospatzeko besta eguna antolatu da uztailaren 31rako

Irune eta Itsaso 2011ko uztailaren 21a

Etxalarko I. Herri Argazki lehiaketa eginen da eta Pello Apezetxeari omenaldia eginen zaio

 

 

Uztailaren 31n ospatuko da Altxata kultur elkarteren 20. urteurrena. Goizetik trikitilari eta txistulariek kalejira eginen dute meza aitzinetik. Ondotik Pello Apezetxeari omenaldia eginen zaio plazan. Gero, herri bazkaria izanen da frontoian. Bazkalondoan Euskal Kantuak kantatuz alaituko da giroa. honetarako aitzineko bi asteetan txartelak salgai egonen dira Elutsa, Herriko ostatua edo 677031920 telefonoan (Edurne).

Arratsaldean I. Argazki lehiaketa eginen da. Etxa­larri lotutako edozein gairi buruzko azken hogei urteotako argazkiak aurkez daitezke Kultur Etxeko Altxa­taren buzoian sartuz edo Axun Maia edo Maite Goienetxeri eskura emanez uztailaren 25a baino lehen. Entregatzen den sobrean ongi zehaztu beharko dira argazkilariaren izen abizenak eta kontakturako telefonoa. Argaz­kiaren neurriak 10x15­ekoa izan behar du gutienez eta per­tsona bakoitzeko 5 argazki aurkez daitezke. Argazkiaren balorazioaren %50a epaimahaiak eginen badu ere, gainerakoa he­rritarren esku izanen da. Horretarako goizeko ekitaldiaren ondotik ordu erdi batez botoa emateko aukera izanen da; baita arratsaldeko 17:00­etatik 17:30era ere. Sari banaketa 18:30­ean izanen da. Lehenbiziko saria 2 lagunentzako landa e­txe batean asteburuko egonaldia; biga­rrena, bi lagunen­tzako afaria; eta hirugarren saski eder bat. Zalantza argitzeko deitu 677031920ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun