Miren eta Izaro txapeldun Lesakan

Irune eta Itsaso 2011ko uztailaren 21a

Leire IRIBARREN

Uztailaren 3an ospatu zen Baztan-Malerreka-Bidasoako XIV. trikitixa txapelketa. Aurtengoan zazpi bikote izan ziren handien mailan. Herritik bikote bakarra aurkeztu zen eta beraiek izan ziren txapeldunak: Miren Lasaga trikitixarekin eta Izaro Iribarren panderetarekin. Porrusalda eta fandangoa jo zituzten eta ongi erakutsi zuten trikitixa eta panderetarekin ederki moldatzen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun