Birziklapenaren inguruko hainbat aholku emanez eta inguruko paisaiak bilduz Baztan, Bortziriak eta Malerrekan, Hiri-Hondakinen Mankomunitate edo udalen eskutik urte hasieran banatu ziren egutegiek zeramaten zenbakien zozketa egin zen ekainaren 30ean Donezteben. Hain zuzen, irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldiaren zozketa egin zen. Hiru zenbaki atera dira: 9026; 5927 eta 9447. Saritua zenbaki bakarra da, 9026a, eta lehendabiziko zenbaki hori agertzen ez bada, bigarrenak eramanen du saria, 5927ak eta bertzela, hirugarrenak, 9447ak. Hiru kasuetan, uztailaren 31 baino lehen deitu beharko da Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko 948 635254 telefonora.