Eskualdeko 25 herrik eta 3 kontzejuek 6,5 milioi euro jasoko dituzte Nafarroako Gobernutik 2011n. Ohiko transferentzien dirua jasoko dute, herriaren biztanle kopuruaren eta azaleraren araberako banatu ondotik.
Bertizaranan bi transferentzia izanen dituzte, bat udalerri bezala (111.584 euro) eta bertzea Narbarte, Legasa eta Oieregiko kontzejuek bakoitzak bere aldetik hartuko dutena.
Transferentzi hauek izaten dira toki entitateek Foru Ogasunetik hartzen duten diru partidarik garrantzitsuenak. Banaketa irizpideak zuzentze aldera, herrietatik maiz eskatu izan da biztanle kopurua eta azalera kontuan hartu bidenabar, herri bakoitzaren ezaugarriak ere kontuan hartu beharko zirela, demografiaren banaketa konparaziora.