Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emanen ditu abletzainen ustiategietako inbertsioen zorrak ordaitzeko diru laguntza gisa. Hartuko diren neurrien artean dago kredituak lortzeko behar den bermea ordaintzeko diru laguntza. Eskatutako bermearen %1,5erainokoa izan daiteke. Gobernuak horrez gain, bi urtetan interesen hiru puntu finantzatuko ditu. hau da, abeltzain bati %4ko interesa duen kreditu bat ematen badiote, lehen bi urteetan interesen %1a soilik ordaindu beharko du, gainerako Nafarroako Gobernuak hartuko baitu bere gain. Bertze automonia erkidegotan egin den bezala, emandako kredituak bere horretan utziko dira. Abeltzainek krisialdian aktibo gehiago eduki ahal izateko.
Laguntza hauek Nafarroako Gobernuak albetzainen sektoreko krisiari aurre egiteko jarri ditu martxan. Zereal eta pentsuen prezioaren igoera handia izan da eta ekoizpen kostuek ere gora egin dute, igoera horiekin ez dira aldatu abeltzainen produktuen prezioak. Ondorioz abeltzainen ustiagegi batzuk ordainketen etenaldian sartu dira.
PFEZ moduluen deskontuak, animalien gorpuak ustiategietatik kentzeko diru laguntzak, animaliak eramateko garraio gidaren tasak bere horretan uztea edo behi ume-azleentgatiko laguntzak azkar ordaintzea izan dira hartu diren bertze neurrietako batzuk.