EGA prestatzeko ikastaroa antolatu du Doneztebeko IKAk

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 20a

Ikastaroa abuztuan izanen da

Urtero bezala, abuztuan EGA edo maila aurreratua prestatzeko ikastaroa antolatu du Doneztebeko IKA euskaltegiak. Hilabeteko ikastaroa izanen da. Abuztuaren 8an hasi eta irailaren 2an bukatuko dena. Oraindik egunak zehazteke baldin badaude ere astean hirutan izanen dira klaseak, bakoitza hiru ordukoa.

Abuztuaren 4a izanen da izena emateko azken eguna. Informazio gehiago nahi izatera edo izen emateko 948 451555 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun