Ortziralean, uztailak 15, ekin zioten herriko bestei Iturenen. Musika, dantza, kirolak eta bestaren ondotik, azken indarrak gastatzeko eguna izanen dute gaurkoa.
Goizeko kalejiraren ondotik 10:30ean plater tiroketa eginen da. 14:30ean herri bazkaria eginen dute, ondotik Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan. Bertso saioaren ondoren kalejira izanen da txarangarekin.
Bestak behar bezala bukatzeko 00:30ean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.